640 kide bildu ditu Arkupeak elkarteak bazkidearen egunean

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 22a, 11:43
Arkupeak elkarteak omendutakoak, urriaren 21ean Gorraizen.

Diamantezko Ezteiak egin dituzte hiru senar-emazte, Urrezko Ezteiak ospatzen dituzten hamabi bikote eta 85 urte bete dituzten 41 bazkide omendu dituzte 

Arkupeak elkarteak urtero egiten duen bazkidearen eguna ospatu zuen urriaren 21ean Gorraitzeko parrokia-elizan. Mezan, urte honetan hildako kideak ekarri ziren gogora. Mezaren ondotik, 60 urtez elkarrekin bizitako hiru bikote eta 50 urtez bizikide izandako hamabi bikote omendu zituzten. Azkenik, 85 urte bete dituzten 41 bazkide ere omendu zituzten. 

 

Doneztebeko Juan Zabala parrokoak 11:30ean eman zion hasiera mezari, egun berezia gogotsu ospatzeko gonbitea luzatuz. Pakita Mikelarenak hildakoak oroitu eta omenduentzako bertsoak abestu zituen. Hauek dira horietako batzuk:

Arkupeaken izenin elkartu gerade
lehenengo eskaria hil direnen alde,
hemen gauden guztioi, ta ez gaudenei ere
lagun gaitzazu jauna, otoizka baikaude.

Sufritzen daudenentzat otoitz beroenak
gorputzan oinaziak, bihotzean penak.
Herritik urrun eta bakarrik daudenak,
neketan den guztia lagundu zuk jauna.

Zeruko ama ederra, birjina Maria
zure eskutan dago azken eskaria,
barkatu gure hutsak, izan errukia
zaindu gure fedea eta elkartia.

Ramon Apezetxea organista izan zen kantuen zuzendari. Mezaren amaieran, José Luis Legarra lehendakaria pozez adierazi zen bazkide guztien aitzinean. Lehendakari izateko aukera eskertu zion elkarteari eta ekonomia, ikastaro eta hitzaldiak, bidaiak eta mendia batzordeek osatzen duten batzar taldeari aipamen berezia egin zion euren inplikazio eta lan onagatik. Aurretik izandako lehendakari, batzordekide eta herriz herri sekulako lana egiten duten delegatuak gogora ekarri zituen.

Omenduei opariak eman zitzaizkien eta mezari amaiera emateko, aldarean elkarrekin argazkia atera zuten. 14:00etan Gorraitzeko Gazteluko jatetxean bazkaldu zuten eta Jose Anjelen doinuekin dantzaldia izan zuten 19:45 bitartean.

 

Omenduen zerrenda

60 urtez ezkonduak
- Rosario Iarizoz Bertiz eta Alberto Arretxea Bertiz (Sunbilla)
- Pepita Barandiaran Aldasoro eta Agustin Eizagirre Larrea (Bera)
- Soledad Zubiri Mitxelena eta Miguel Dorronsoro Almandoz (Igantzi)


50 urtez ezkonduak
- Lorenza Olano Baraibar eta Luis Erviti Arregi (Leitza)
- Mª Teresa Bildarraz Azkonegi eta Jose Manuel Arrizurieta Azpiroz (Leitza)
- Micaela Barriola Zabaleta eta Juan Martin Aleman Zabaleta (Leitza)
- Ana Mª Garaikoetxea Garaikoetxea eta Jose Luis Martinez Barranco Perez (Leitza)
- Mª Isabel Ariztegi Ariztegi eta Juan Anjel del Moral Urtasun (Elizondo)
- Mª Carmen San Sebastian Zubialde eta Rafael Garmendia Unanue (Irun)
- Milagros Goizueta Perurena eta Leandro Apezetxea Goizueta (Goizueta)
- Milagros Narbarte Makazaga eta Manuel Legarreta Escudero (Goizueta)
- Mª Victoria Ibarra Irurueta eta Juan Mariezkurrena Gastesi (Elgorriaga)
- Encarnación Iparragirre Zubieta eta Santiago Olasagasti Portu (Etxalar)
- Carmen Hita Etxeberria eta Victoriano Txoperena Zozaya (Igantzi)
- Mª Pilar Telletxea Bengoetxea eta Sebastián Belarra Bazterrika (Eratsun)


85 urte bete dituztenak

- Concepción Lukanbio Maiz (Arantza)
- Mª Josefa Alzugarai Lazkano (Arantza)
- Maritxu Larretxea Bereau (Arantza)
- Martina Bergara Almandoz (Arantza)
- Salbador Madariaga Elizondo (Arantza)
- Tomas Taberna Petrirena (Arantza)
- Severiano Caballero Aierdi (Areso)
- Bernardo Goienetxe Violet (Bera)
- Arroxa Telletxea Arozena (Doneztebe)
- Irene Barrasa Miguel (Doneztebe)
- Jose Arrieta Petrikorena (Elgorriaga)

- Juana Mariezkurrena Gastesi (Elizondo)

- Ángel Juanena Aizega (Eratsun)
- Milagros Santesteban Elizondo (Etxalar)
- Milagros Indaburu Irisarri (Etxalar)
- Fermin Apeztegia Telletxea (Ezkurra)
- Mª Margarita Juantorena (Ezkurra)
- Julia Salaberria Salaberria (Goizueta)
- Ramón Apezetxea Zubiri (Goizueta)
- Esteban Goia Zozaia (Igantzi)
- Juan Antonio Urtxegi Urtxegi (Igantzi)
- Miguel Hita Etxeberria (Igantzi)

- Naxari Huizi Madariaga (Igantzi)
- Ramon Irigoien Irigoien (Igantzi)
- Josefa Ziganda Ilarregi (Irun)
- Paula Leziaga Susperregi (Labaien)
- Dolores Gonzalez Domingez (Leitza)
- Ignacio Arraras Baraibar (Leitza)
- Juan Fermin Gomez Zubiri (Leitza)
- Mercedes Sagastibeltza Arregi (Leitza)
- Mª Carmen Saralegi Zabaleta (Leitza)
- Vicente Jauregi Tolosa (Leitza)
- Carmen Larralde Ordoki (Lesaka)
- Jose Antonio Anzizar Iriarte (Lesaka)
- Mª Carmen Perurena Garbisu (Narbarte)
- Juan San Migel Urroz (Oiz)
- Fulgencio Oteiza Maisterrena (Oronoz-Mugairi)
- Josefa Espelosin Agesta (Sunbilla)

- Visitación Arozena Iribarren (Urroz)
- Mª Jesús Amorena Latasa (Zugarramurdi) 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun