Manttaleko Unai Santamariak Euskadiko Mendi Lasterketen Kopa irabazi du

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 13a, 07:31
Unai Santamaria, podiumeko bigarren koxkan Gorbean.

Senior kategorian 502 puntu lortu ditu

Euskadiko Mendi Federazioak antolatutako Euskadiko Mendi Lasterketen Kopako garaile suertatu da Unai Santamaria. Manttaleko korrikalariak 502 puntu lortu ditu, kopa osatzen duten 5 lasterketetan: Irungo mendi maratoi erdia (170 puntu), Azkaine-Larun-Azkaine (154 puntu), Amurrio Trail (178 puntu) eta Gorbeia Suzien (146 puntu). 

 

Sailkapeneko bigarrenari, 20 puntu baino gehiagoko aldea atera dio, Julen Martínez de Estibarizeri hain zuzen ere, eta hirugarren Joxe Amunarriz hondarribitarra izan zen 462 punturekin. Manttaleko beste hainbat kidek parte hartu zuten Euskadiko Kopan, hala nola Joseba Larralde (52. postua 178 punturekin), Mikel Viñao (225., 12 punturekin), Asier Irazoki (234., 4 punturekin), Iñaki Pikabea (254., 2 punturekin) eta Andoni Lasaga (297., 2 punturekin).

Sailkapen absolutuan, Santamaria bigarren izan zen, Ismail Razgaren atzetik, baina azken honek, promesa kategorian parte hartzen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun