Onddoari eskainitako pintxo asteburu berezia antolatu dute Donezteben

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 9a, 12:42
Onddoa izanen da asteburuko Doneztebeko pintxoen protagonista.

Herriko bederatzi ostatutan eskainiko dituzte pintxoak, 2 euroren truke

Doneztebeko bederatzi ostatutan onddoa protagonista duten pintxoak eskainiko dituzte urriaren 10etik 12rako asteburuan, larunbatetik astelehenera. Zehazki, Ameztia, Maylin, Herriko Ostatua, Titi, Shanti, Bixen, El Cafe, 12 Ostatua eta Ekaitzan eskainiko dituzte onddoa oinarri edo osagai duten pintxoak, 2 euroren truke. Doneztebeko Udalaren eta Casa Ostiz dendaren laguntza izan dute lehen aldiz antolatu duten ekimen honen antolaketan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun