Joseba Larralde beratarrak Nafar Zirkuituko azken proba irabazi du

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 9a, 07:31
Txus Unsion, Joseba Larralde eta Josema Huizi, Etxarriko lasterketaren hasieran.

Lehen aldiz garaile suertatu da Etxarriko Mendia Joan Etorria lasterketan

Joseba Larralde beratarra igandean ospatu zen Mendira Joan Etorria, lasterketan nagusitu zen. Honako hau Nafarroako mendi lasterketen zirkuituko azken proba zen. Lehenengo aldiz irabazi du Manttalekoak 40 urteko historia daukan proba hau. Larraldek garaipen hau, Olazti-Urbasan irailak 26ean irabazi eta aste bat beranduago lortu du, eta Oleta-Yasolan, larunbatean ordu batzuk lehenago bigarren egin eta gero. Azken proba honetan Fernando Etxegarai beratarrak irabazi zuen. 

 

Etxarri Aranazen Josema Huizik (50.) eta Txus Unsionek (105.) ere parte hartu zuten. Azken honek bezperako Oleta-Yasolan ere parte hartu zuen Yanick Dufaux (13.) eta Asier Irazokirekin (72.) batera.

Manttale, Orreaga-Zubiri lasterketan ere egon zen, hala nola Iñaki Pikabea (105.), Patxi Pikabea (115.), Juan Ramon Pikabea (142.) eta Rafa Ponbarrek (167.) ordezkatuta. Larunbatean, Txingudi korrikan Gwendal Larque 12. izan zen eta Ane Elzaurdia hamargarren emakumezkoa izan zen. Veronica Cuevas (536.), Itsaso Irigoien (587.) eta Begoña Larraldek (593.) ere parte hartu zuten.

Lau lasterketa hauekin, Manttalek 96 lasterketetan parte hartu du gaurgero urtean zehar, beraz 100 lasterketa burutzeko 4 bakarrik geratzen zaizkio, horrela 10x100 erronka betetzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun