Udako I. Argazki lehiaketako sariak banatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 8a, 11:51
Saridunak, sari emaileak eta Ttipi-Ttapako kudeatzailea, Zalainen egindako sari banaketa ekitaldian.

Pello San Millanek jaso du epaimahairen saria eta Matixa Mitxelenak publikoarena Zalain jatetxean egindako ekitaldian

Ttipi-Ttapa aldizkariak eta Xorroxin Irratiak elkarlanean antolatu dute aurten lehen aldiz udako argazki lehiaketa eta Erran.eus atariaren bidez gauzatu da. Bertara igo dituzte lehiakideek udan ateratako argazkiak. Urriaren 7an sariak banatu zituzten Berako Zalain jatetxean.

 

93 argazkiren artetik Pello San Millanen Mediterraneo urdiñe argazkia izan da epaimahaiaren saria lortu duena. Isabako Txapatera apartamentuan 6 lagunendako 2 gaueko egonaldia eskuratu du. Erran.EUS web guneko erabiltzaileei ere hitza eman nahi izan zaie, publikoaren saria aukeratuz. Matixa Mitxelenaren Hiru Erregeen Mailatik argazkiak jaso du boto gehien eta berak irabazi du Berako Zalain jatetxean  4 lagunendako  otordua.

 

Sari banaketa

Urriaren 7an banatu ziren sariak Berako Zalain jatetxean. Pello San Millanek berak jaso zuen sari nagusia, Txapaterako Elsa Tapia eta Fermin Maritorenaren eskutik. Publikoaren saria, berriz, Izaro Mitxelenak, Matixaren ahizpak jaso zuen, Zalain jatetxeko Amaia Sainz eta Jose Gabriel Pikabearen eskutik.  Ttipi-Ttapa Fundazioko kudeatzaile Joxema Irigoien ere sari-banaketa ekitaldian izan zen.

Horretaz gain, parte-hartzaileen artean, Irrisarri Landera sartzeko 4 sarrera bikoitz berezi ere zozketatu dira. Hauek dira irabazleak: Rosa Errandonea, Maider Petrirena, Maite Altzuguren eta Maria Plaza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun