Irisarritarren lehen topaketa arrakastatsua izan zen Igantzin

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 2a, 10:01
Irisarritarrak, Igantziko Irisarri jauregiaren aitzinaldean, joan den larunbatean.

Yrisarri Sendia Elkartea ere aurkeztu zuten, leinu horren ondare historiko-kulturala ikertu, berreskuratu eta promozionatzeko helburuarekin sortua

Joan den irailaren 26an egin zen Irisarri familiaren lehen topaketa, Igantzikio Irrisarri Landen.  Lehen edo bigarren abizentzat Irisarri, Irizarri, Hirisarri edo Yrisarri duten 70 bat lagun bildu ziren, Euskal Herri osotik ez ezik, Zaragoza edo Alicantetik ere etorriak.

 

Ongietorriaren ondotik, bisita gidatua egin zuten abentura parkearen barna eta Yrisarri jauregian, Joxe Elgorriaga gerentearen solasak aditu zituzte. Bazkaria ere izan zuten eta bazkalondoan, dantza egiteko aukera izan zuten Etxalarko Irune eta Itxaso ahizpa trikitilarien eskutik. Batzuk, tirolina handian ibiltzeko ere aprobetxatu zuten.

 

Yrisarri sendia

Bazkalondoan, Yrisarri Sendia Elkartea ere aurkeztu zuten, hain zuzen Yrisarritarren ondare historiko-kulturala ikertu, berreskuratu eta promozionatzeko helburuarekin sortua. Gaur egun 26 lagunek osatzen dute elkartea eta edozein Irisarritarrek har dezake parte. Joxe Elgorriaga gerenteak aipatu zuenez, “ekimen honen helburua Irrisarri Land Irisarritarren topagune bilakatzea da. Lehen topaketa honek izan duen arrakastarekin kontent gaude, eta espero dugu hurrengo edizioetan hobera joatea”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun