Zarena zarelako konpainiak ikuskizuna eskainiko du urriaren 4an Senperen

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 2a, 06:35
Presondegiari buruzko ikuskizun hunkigarria taularatuko dute igandean Senperen.

Igande arratsaldeko 5:30ean ‘0927 Zelda’ dantza emanaldia eskainiko du Larreko gelan

Zarena Zarelako Paskal Lascanok zuzentzen duen dantza konpainia eskuin eta ezker ibiltzen ari da gelditu gabe azken bi ikusgarriak aurkezteko gisan. Urriaren 4ean, igandean 17:30ean 0927 Zelda presondegiari buruzko ikuskizun hunkigarria taularatuko dute Senpereko Larreko gelan. Ikusgarri hortan Hiru Soinu musika taldea ere ariko da, Libre Izan bere bigarren lana aurkezteko eta zenbait zati elgarrekin eskainiko dituzte gainerat musikari eta dantzariek. 

 

Ondoko hitz ordua urriaren 16an Hendaiako Beltzenia pilotalekuan, 21:00etan izanen dute. Gaualdi horren lehen partean Hendaiako Akelarre taldeak Gurea ikusgarria erakutsiko du.

Bertzalde, euskal fandangoak, Asturias eta Galizako doinuak eta urratsak nahasten dituen Herrikoa ikusgarria apailatu du ere konpainia berak. Urriaren 11n Arrangoitzen ospatuko den Mutxikoen Egunean eta azaroaren 7an Miarritzen eginen den Lurrama azokan agertuko dute 1950eko giroa gogoratzen duen dantza ikusgarria.

Ametsik ez dute falta taldean eta horien artean Hego Euskal Herrian dantzatzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun