Helduen dantza talderako mutilak eskatu dituzte Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 1a, 09:28
Festetan ateratako argazkian ageri denez, emakumeak nagusi dira dantza taldean.

Urriaren 6an hasita, asteartero eginen ditu entsaioak Umore Ona helduen dantza taldeak 

Ez da Goizuetako arazoa bakarrik, baina han ere nabarmena da. Behin adin batera ailegatuta, dantza taldea uzten dute mutikoek eta horrek hankamotx uzten du taldea. Hortaz, urriaren 6an hasiko dituzten entsaioetarako deialdi berezia egin du Umore Ona helduen dantza taldeak: mutilak apuntatzea, alegia. Beraz, animatu eta hasi dantzan!

 

Ordu eta erdiko entsaioak, asteartetan 16:50etik 18:20era eginen dituzte.

Dantzetan ez ezik, urri hasieratik bestelako ikastaroetan ere hastekoak dira herriko haurrak eta hain haurrak ez direnak ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun