Hiri Hondakinak kudeatzen dituzten Mankomunitate eta Udalen egutegiaren hiruhileko azken zozketa egin dute

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 1a, 09:28

300 euroko erosketa txartela 4.002 zenbakiari egokitu zaio

Aurten, urtero bezela, Baztango Udalak eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek zonaldeko etxe guztietara egutegia bidali dute. Bertan Hondakin bereziak biltzeko dituzten garbigune mugikorreko ibilaldiak jakitera ematen dituzte eta baita Hondakinen inguruko bertzelako informazioa ere. Hiruhilero, eskualdeko denda eta zerbitzuetan erabiltzeko 300 euroko erosketa txartela zozketatu dute eta urteko azken zozketan, 4.002 zenbakiari egokitu zaio saria.

Saridunak Bortzirietako Mankomunitatera deitu beharko du abenduaren 31 baino lehen (948 63 52 54).

Hirugarren hiruilabeteko saria banatu zen eta Erratzuko Mercedes Erregerenari egokitu zitzaion. Antolatzaileen dioten bezala, «ea oraingoan ere banatzerik dugun!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun