Hamabi urtez beheitiko 170 bat dantzari karriketan barna ibiliko dira 10:30etik aitzinera. Ordu horretan harrera eginen zaie Jamotenean eta hiru ibilbidetan banatuko dira: Illekuetan, Burga plazan eta Agerran. 12:30ean Altzateko plazan eginen dute jaialdia (euriarekin Altzateko frontoian) eta 16:00etan musika izanen da Altzateko frontoian, Endara Deejays-ekin.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!