20 lasterketa baino gutxiago falta ditu Manttalek 10x100 erronka burutzeko

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 8a, 08:15
Txus Unsion, Mont Blanc-eko Ultratrailaren irteeran, laguntzaile joan ziren Joseba Larralde eta Ibai Iturriarekin batera. Larralde eta

Txus Unsionek Mont Blanc-eko Ultratrailean parte hartu zuen

Manttaleren hamargarren urteurrena ospatzeko ezarri zuten 100 lasterketen erronka burutzea oso hurbil dute Berako Mendi Lasterketa taldekoek. 4 hilabete falta dira 2015a bukatzeko eta gaurgero 82 lasterketeran parte hartu du Manttalek, beraz 18 bertzerik ez dituzte falta. Erronka honen nondik norakoa taldearen webgunean ikusi daiteke; www.manttale.com

Abuztuko azken asteburuan 4 lasterketa gehitu zituzten zerrendara. Txus Unsionek Mont Blanc-eko Ultra Trailean parte hartu zuen, 170 kilometrokoa eta munduko famatuena dena. Txus hagitz ongi sailkatua joan zen bere kategorian lasterketako zati gehienetan, baina zoritxarrez 29 kilometro falta zirenean lasterketa utzi behar izan zuen tripetako arazoengatik. Erronka honetan, parte hartu eta bukatzen dituzten lasterketak kontuan hartzen ditu Manttalek, baina kasu honetan, logikoki, kontuan hartu dute Unsionen ahalegina eta animoak eman nahi dizkiote.

Manttaleko zenbait lasterkarik Agerrako krosean parte hartu zuten eta bertan Gwendal Larquek senior kategorian garaipena lortu zuen.

Xabi Garmendiak Sarako Kontrabandisten lasterketan parte hartu zuen eta Gaizka Gallardon, Josema Huizi eta Unai Santamariak Elizondoko Nafarroa Oinez lasterketan parte hartu zuten. Unai laugarren sailkatu zen eta Unai-Josema bikoteak ikastolen arteko lehia irabazi zuten, Berako Labiaga ikastolaren izenean.Abuztuko azken asteburuan 4 lasterketa gehitu zituzten zerrendara. Txus Unsionek Mont Blanc-eko Ultra Trailean parte hartu zuen, 170 kilometrokoa eta munduko famatuena dena. Txus hagitz ongi sailkatua joan zen bere kategorian lasterketako zati gehienetan, baina zoritxarrez 29 kilometro falta zirenean lasterketa utzi behar izan zuen tripetako arazoengatik. Erronka honetan, parte hartu eta bukatzen dituzten lasterketak kontuan hartzen ditu Manttalek, baina kasu honetan, logikoki, kontuan hartu dute Unsionen ahalegina eta animoak eman nahi dizkiote.

Manttaleko zenbait lasterkarik Agerrako krosean parte hartu zuten eta bertan Gwendal Larquek senior kategorian garaipena lortu zuen.

Xabi Garmendiak Sarako Kontrabandisten lasterketan parte hartu zuen eta Gaizka Gallardon, Josema Huizi eta Unai Santamariak Elizondoko Nafarroa Oinez lasterketan parte hartu zuten. Unai laugarren sailkatu zen eta Unai-Josema bikoteak ikastolen arteko lehia irabazi zuten, Berako Labiaga ikastolaren izenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun