2.000 eurotik goiti bildu zituzten Agerrako bestetako elkartasun azokan

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 1a, 07:50

Manttale eta Agerra Mendi taldeek antolatuta, egin zen azoka abuztuaren 29an. Mendiko materiala jarri zuten salgai eta 2.000 eurotik goiti bildu zituzten. Lortutako dirua Nepalgo haurrei laguntzeko izanen da, Mountaineers for Himalayas fundazioaren bitartez. Bestalde, Agerrako bestetako zozketako zenbaki sarituak ere jakinarazi dituzte: 1.saria: 0996 (bazkarian saldua); 2. saria: 2.063 (Juanes Otxotekok saldua) eta 3.saria: 0669 (Aloña Lasagak saldua).


Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun