Lehen aldiz emakumeek ere Ezpatadantza dantzatu dute Leitzako Santiburtzio egunean

Ttipi-Ttapa 2015ko abu. 12a, 09:32

Santiburtzio egunean, emakumeek ere Ezpatadantza dantzatu zuten Leitzan.

Zortzi emakume eta zortzi gizaseme aritu ziren egun handiko dantza saioan

1932an hasi ziren Ezpatadantza dantzatzen Leitzako Santiburtzio egunean. 83 urte hauetan bakarrik gizasemeak aritu dira dantzari baina aurten, lehen aldiz emakumeek ere dantzatu zuten Leitzako pestetako egun handian.

 

Beti bezala, 16 dantzarik egin zuten Ezpatadantza egun handiko mezaren ondotik, zortzi mutilek eta zortzi neskak: Alaitz Oiartzun, Beñat Urkiola, Andrea Kasares, Beñat Zabaleta, Ane Zabaleta, Ander Alduntzin, Mikel Olano, Onintza Bengoetxea, Uxue Lasarte, Joanes Lasarte, Izar Ugartemendia, Eneko Zabaleta, Manex Moreno, Naia Barriola, Joseba Sagastibeltza eta Garazi Erbiti.

Ezpatadantza ez ezik, banderaren dantza, Zortziko, Lekun, Zortzinango, Banango, Binango, Launango, Makildantza eta Txakarrakua ere dantzatu zuten.

Dantza saioaren ondotik Incansables taldea aritu zen eta arratsaldean xexenak libratu zituzten lehen aldiz plazan. Oraindik, lau egun gelditzen zaizkie Leitzako Santiburtzio pestei.

 

ABUZTUAK 12, ASTEAZKENA

08:00etan Diana txistulariekin. 09:00etan Entzierroa eta behiak plazan. 12:00etan Taldekako harri tira proba. 13:00etan Umeentzako aparra plazan. 13:00etan Aurreratik Incansables txaranga aterako da.19:00etan Aurrerako dantzarien emanaldia plazan. Ondoren Goxokiak banatuko dira. 20:30ean Incansables txaranga Aurreratik. 22:00etan Suzko zezena. 22:00etan Herri afaria. 02:00etan Zezenak plazan. 03:00etan Ingurutxoa plazan.

 

ABUZTUAK 13, OSTEGUNA

08:00etan Diana txistulariekin. 09:00etan Entzierroa eta behiak plazan. 12:00etan Umeentzako ikuskizuna. 13:00etan Txakoli dastaketa eta sardin jatea. 13:00etan Incansables txaranga karrapen. 17:30ean Zezenak plazan. 18:30ean Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Iker Zubeldia eta Julio Soto. Ondoren Goxokiak banatuko dira.  19:30ean Pilota partida profesionalak. 20:00etan Incansables txaranga eta buruhaundiak. 20:30ean Joxe Mendizabal. 22:00etan Suzko zezena. 23:30ean Katez musika taldea plazan. Ondoren DJ Bull.

 

ABUZTUAK 14, OSTIRALA

08:00etan Diana txistulariekin. 09:00etan Entzierroa eta behiak plazan. 12:00etan Paella lehiaketa. 12:00etan Pala partidak plazan 13:00etan Incansables txaranga Aurreratik aterata. 18:00etan Zezenak plazan. Ondoren Goxokiak banatuko dira. 19:00etan Diappo Ligueye afrikar dantza kalejira. 20:30ean Incansables. 22:00etan Suzko zezena. 23:30ean Sakeo +. 01:00etan Incansables.

 

ABUZTUAK 15, LARUNBATA

08:00etan Diana txistulariekin. 09:00etan Entzierroa eta behiak plazan. 12:00etan Herri kirolak plazan. 13:00etan Incansables txarangaren erronda. 14:30ean Aurrerako bazkideen bazkaria elkartean. 18:00etan Bikote eta ezkonduen entzierroa eta zezenak plazan. 19:00etan Ezkondu eta bikoteen Ingurutxoa plazan. Ondoren Incansables txaranga aterako da. 20:00etan Patxi eta konpainia musika taldea plazan. 22:00etan Suzko zezena. 23:30ean Puro Relajo Mariatxi taldea plazan. 01:30ean Gaixoa ni Incansables txarangarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun