Udako argazki lehiaketako oinarriak

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 28a, 10:01
Irailaren 10era bitarte aurkez daitezke udako argazki lehiaketarako argazkiak.

Ttipi-ttapako irakurleok, Xorroxin Irratiko entzuleok eta erran.eus webgunearen bidez eskualdeko aktualitatea segitzen duzuenok, hamaika argazki aterako duzue uda honetan. Argazki onenaren bila, argazki lehiaketa antolatu du erran.eus atariak.

Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkez ditzake. Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:

Egilearen izen-abizenak eta herria.

Harremanetarako telefonoa.

Argazkiaren azalpena: Non eta noiz aterata dagoen. Argazkiko gaiak iradokitako esaldiren bat ere idatz daiteke.

Argazkiak bidaltzeko epea: uztailaren 28tik irailaren 10era (biak barne).

Argazkiak erran.eus webgunean lehiaketarako atondutako formularioaren bidez bidaliko dira.

Argazkiek gehienez 5 MB izan beharko dute.

Argazki guztiak erran.eus-eko argazki galeria baten egonen dira ikusgai. 

TTIPI-TTAPA zabaltzen den eremuan sortu edo bizi den orok parte-hartu ahal izanen du.

16 urtetik goitikoek parte-hartu ahal izanen dute.

Bertze inon argitaragabeak izanen dira argazkiok.

Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean izan daitezke.

Argazkiak originalak izan beharko dira.

Udako argazkiak izanen dira.

Irabazleak zein diren urriaren 1ean jakinaraziko dugu ttipi-ttapa aldizkarian, Xorroxin Irratian eta erran.eus webgunean.

Bi sari egonen dira: bat ERRAN.EUSeko erabiltzaileek aukeratutakoa; eta bertzea, epaimahai batek aukeratutakoa.

Lehenbiziko saria, Isabako TXAPATERA apartamentuan 2 gau 6 lagunentzat izanen da, goi-denboraldian izan ezik.

Bigarren saria, Berako Zalain jatetxean 4 lagunentzako otordua da.

Horretaz gain, parte-hartzen dutenen artean, IRRISARRI LANDerako 2 sarrera bikoitz berezi zozketatuko dira (bi pertsonentzat bina sarrera berezi).

ERRAN.EUS bidezko bozketa irailaren 11n hasiko da, argazki guztiak jasota daudenean; eta irailaren 20a bitarte egonen da bozkatzeko aukera.

 

Argazkiak ERRAN.EUS artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak publikatzeko eskubidea. Lehiaketa honetako parte-hartzaileak, bidalitako lanen jabe den neurrian, lanak erabiltzen eta jendeaurrean erreproduzitzen uzten dio TTIPI-TTAPAri, euskarri inprimatuan edo interneten, betiere, egilearen izena adieraziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun