Santiago Apostuluaren Artxikofradia Unibertsaleko ohorezko kofrade izendatu dute Goiko beratarra

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 28a, 08:22
Martin Goikoetxea beratarra eta Urrezko Ezteietako ibilaldian parte-hartu zuten bertze lagun batzuk, Monte del Gozon.

Duela 50 urte Santiago Bidea egin zuen eta Urrezko Ezteiak gogoratuz jaso du izendapena

Argazkilari lanarengatik ezagun da Martin Goikoetxea Goiko beratarra. Baina, asteburu honetan, Konpostelako Santiagon Santiago Apostuluaren Artxikofradia Unibertsaleko ohorezko kofrade ere izendatu dute. 

 

Duela 50 urte, Goikok 16 urte bertzerik ez zituela, Donejakue Bidea oso-osorik egin zuen, Irungo Bidasoa institutua ordezkatuz, estatu osoko bertze hainbat ikastetxetako ordezkariekin batera. Aurten, ibilaldi haren Urrezko Ezteiak bete direla eta, 25 lagunek Bideko azken etapa egin zuten joan den ortzegunean eta Santiagoko katedralean, aldare nagusian izendatu zituzten ohorezko kofrade. Goiko izan da Euskal Herriko ordezkari bakarra eta ederki zaindu dutela azpimarratu du.

Argazkia, Monte del Gozo mendian ageri dira ibiltariak, Santiagotik hurbil.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun