Buruz burukoan ez dira sartuko Zubiri eta Ezkurra II

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 27a, 07:55
Aritz Zubiri eta Josetxo Ezkurra, aurrez aurre izan ziren partida batean. Buruz burukotik kanpo gelditu dira biak.

Kutxabank txapelketan sartzeko partidak galdu zituzten goizuetarrak eta doneztebarrak larunbatean Galarretan

Aritz Zubiri goizuetarrak eta Josetxo Ezkurra II doneztebarrak ez dute buruz buruko Kutxabank erremonte txapelketa jokatzerik izanen. Goizuetarrak lehen koxka gainditu zuen joan den ortzegunean, baina larunbatean galdu egin zuen Galarretan Aizpuru III.aren kontra, 30-25. Ezuste handiagoa izan zen Ezkurra II.arena, berriki debutatu duen Ansa II.ren kontra galdu baitzuen, 30-27.

 

Orain, irabazleek bertze partida bat irabazi beharko lukete txapelketan sartzeko. Asteartean izanen dute, Ansa II.ak Segurolaren kontra eta Aizpuru III.ak Matxin III.ren kontra.

Larunbatean Galarretan jokatu zen partida nagusian, Xanti Uterga eta Patxi Olazar doneztebarrek 34-40 galdu zuten Matxin III eta Barrenetxea IV.arekin. Segurola eta Joxe Etxeberria III doneztebarrak, berriz, 40-38 iranazi zieten Otaegi eta Endika Urrutia saldiastarrari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun