Berako Lizuniaga-Idoiako ehizalekurako aldaketak jakinarazi behar dira

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 15a, 07:28

Uztailaren 31 baino lehen egin behar dela jakinarazi du Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteak 

Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteko zuzendaritza ba­tzordeak jakinarazi duenez, Lizuniaga-Idoiako ehizalekuko egutegian alta edo baja eman edota taldez aldatu nahi duenak uztailaren 31 baino lehen egin beharko du. 

Horretarako elkartera joan daiteke astelehenetan 19:00etatik 21:00etara edo elkarteko postontzian idatzia utzi, eskariarekin, izen-abizenekin, nortasun agiri zenbakiarekin eta harremanerako telefonoarekin edo whatsappa bidali 628 759090 telefonora datu horiekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun