%67 droga gehiago atzeman du Foruzaingoak Lesakako Sanferminetan

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 14a, 11:31
Foruzaingoak Bereauko zubian ezarri zuen kontroletako bat.

Kartera ebasteagatik sei salaketa jarri dira, azken bortz urteetako kopururik handiena

Lesakako Sanfermin bestetan iaz baino %67 droga gehiago atzeman du Foruzaingoak. Nahiz eta jende guttiago ibili den (%25-30 guttiago, Foruzaingoaren kalkuluen arabera), sustantzia estupefazienten kontsumoak goiti egin duela aipatu dute, adin ttikikoen artean batez ere.

 

Uztailaren 6 eta 12aren artean Elizondoko komisaldegiko foruzainek dispositibo berezia ezarri zuten, Lesakako Sanferminetako segurtasuna bermatzeko. Zazpi kontrol ezarri zituzten, gehienak Bereauko zubian eta zakurrak ere izan zituzten. 175 ibilgailu eta 287 pertsona kontrolatu zituzten eta 117 droga atzemate egin zituzten (iaz baino %67 gehiago). Horietatik 13 (%11, beraz) adin ttikikoei.

Kartera ebasteagatik ere denuntzia gehiago izan dira aurten, 6 guztira. Kontuan hartu behar da azken urteetan beheiti egin zuela kartera ebasteagatik salaketak: 2008an 20 izan ziren, 2009an 10, 2010ean 3, 2012an bakarra eta 2013 eta 2014an bina. Gainera, 5 trafiko arau-hauste salatu eta lau pertsona inputatu dituzte, 1 bide segurtasunaren aurkako delituarengatik eta gainerakoak ebasteagatik. Herritarren bertze 62 eskaera artatu dituzte foruzainek Lesakan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun