Lesaka-Oiartzun errepidean aritu ziren Frankismoaren esklaboei buruzko liburua eta dokumentala aurkeztuko dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko eka. 17a, 10:12

Zalako kanpamentuaren argazkia ageri da Angel Organeroren liburuaren azalean. 4.000 gatibu inguru izan ziren Lesakan Espainiako Gerra ondotik.

Ekainaren 18an, ortzegunean 19:30ean Lesakako udaletxeko pleno aretoan

Frankismoaren esklaboak Lesaka-Oiartzun errepidean izenburupean, liburu bat eta dokumental bat aurkeztuko dituzte ekainaren 18an, ortzegun arratsaldeko 7:30etik aitzinera Lesakako udaletxeko pleno aretoan, Memoriaren Bideak taldeak antolatua.

 

Alde batetik, Castilla-La Manchako Unibertsitateko Ángel Organero historiatzaileak idatzi eta Pamielak argitaratu berri duen “Batallón de pico y pala: cautivos toledanos en Navarra (Lesaka, 1939-1942)” liburua aurteztuko du egileak bera. Segidan, Kattin Txiki Elkarteko Mikel Mendizabalek “Trabajadoriak, Frankismoaren gatibuak Oarsoaldean” dokumentala aurkeztuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun