Euriari aurre eginez giro bikaina izan zuten Altzateko bestetan

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 15a, 16:23
Igande eguerdian eguraldi bikainarekin eskaini zituzten dantzak.

Ortziral eta larunbateko euriari aurpegi ona jarri zioten auzotarrek eta igandean eguraldi bikainarekin egin zituzten ekitaldiak

Berako Altzate auzoko bestak ospatu dituzte asteburuan eta urtero bezala, giro ederrean ibili dira auzotarrak nahiz auzotik kanpo etorritako bisitariak, nahiz eta ortziralean eta larunbatean eguraldi kaxkarra izan. Ikusi argazkiak

 

Aunitzetan, giroak ez du eguraldiarekin zerikusirik izaten eta ortziral eta larunbat arratseko kontzertuetan jende aunitz bildu zen. Larunbateko zikiro jatean ere giro polita izan zen Altzateko karrikan eta horretan lagundu zuen Elutxa txarangak Kontzertuez gain, oteoak eta suzko zezenak bete zuten larunbateko egitaraua.

Igande eguerdi eguzkitsuan egin zituzten plazako dantzak, meza ondotik. Entzierro ttikia eta karrikabuelta ere izan zituzten, txistulari, erraldoi eta buruhandiekin. Igande arratsalderako ere txarra emana zen, baina eguraldiak dexente errespetatu zituen puzgarriak, aurpegia margotzeko tailerra, bonba japoniarrak, funky emanaldia eta gainerako ekitaldiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun