Kopako finala jokatuko dute Gure Txokoako infantilek

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 1a, 09:20

Doneztebeko jubenilek, Baztangoek bezalaxe, eskura dute oraindik igoera.

Igoera fasean garaipen garrantzitsuak lortu dituzte Baztan eta Doneztebeko jubenilek

Eskualdeko kirol talde gehienentzat bukatu da denboraldia, baina Berako Gure Txokoako futboleko infantilek kopako finalerako sailkatzea lortu dute, Matzadan finalerdia irabazi ondotik. Nafarroako jubenilen bigarren mailako igoera fasean garaipen argi eta garrantzitsuak lortu dituzte Baztan eta Doneztebeko taldeek eta azkenera arte igotzeko aukerak izanen dituzte.

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailako igoera fasea

Zarramonza 1 – Baztan 4 (Patxi Sarrateak 2, Javier Maylin eta Antton Astiz)

Doneztebe 7 (Diego Armandok 2, Mikel Retegik 2, Eloy Garciak 2 eta Xabier Erasun) – Lagunak 1

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopako finalerdia

Gure Txokoa 5 (Asier Telletxea, Antton Petrirena, Iñaki Prieto, Roberto Arnaez eta Xiker Lizardi) – Ekintza 2

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Baztan 4 (Urki Aristuk 2, Aritz Maisterrena eta Aritz Urzaiz) – San Cernin 1

 

Neskeak, futbo-8 txapeldunen fasea

CD Itaroa Huarte 3 – Beti Gazte 3 (Alaitz Nuñezen golak)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun