18 urtetik goitiko guztientzat irekia dago ikastaroa, plazan dantzatzea gustuko duten guztientzat. Alde batetik dantza tradizionalak ikasiko dituzte (Fandango aeta Arin-Arin desberdinak, agurra, Muxikoak, Zortzikoa…) eta bertze aldetik herriko bestetako plaza dantzak (Patxi Perezen hainbat, Scotish, polkak…).
Beraz, ekainaren 1ean, astelehenean 20:00etan izanen dute lehen hitzordua Iamotenean. Doako ikastaroa izanen da.