Barneko langileak sustatu ordez kanpokoak kontratatzen ari direla salatu du Baztango Zahar Etxeko Enpresa Batzordeak

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 21a, 07:11

Baztango Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxeko lantegi batzordeak prentsa oharra eman du argitara, enpresa langileen kontratazioetan egiten ari den mugimendu ezberdinen harira.

Zahar Etxeko langileen batzordeak dioenez, «2009an kudeaketa pribatizatu zenetik eta 2014an berritu zenetik, bietan inolako lehiaketa publikorik gabe, enpresa bera ari da kudeaketa lanean, eta orain errelebo-kontratuei dagokienez, behin behineko eta barneko langileengan tratu diskriminatorioa egiten ari da».

Langileen barneko promozioa inolako arazorik egin da urtetan, baina gaur egun erabat desagertu dela ere salatu dute langileek eta enpresatik langileek «diskurtso biktimista» egiten dutela diote. Enpresak ez duela lan baldintzak hobetzeko borondaterik ondorioztatu du langileen batzordeak. «Gaur egun, legeak agintzen dituen baldintza guztiak betetzen dituzten langileak, enpresan urteak daramazkitenak eta bere balioa ederki erakutsi dutenak dauden arren, kanpoko langileak kontratatzen ari direla» salatu du Batzordeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun