Bidaziko azokak urtea bete du Alkaiagan

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 5a, 07:16
Bidaziko kideak, Anizko Jauregia gasnategira egindako bixitan.

Urteurrena ospatzeko irteera egin zuten Anizko Jauregia gasnategia eta Lekarozko Larraldea sagardotegia ezagutzera

Bidazi elkarteko azokak (dendak) urte bat bete zuen apirilaren hasieran, eta gaur egun 120 bazkideek erabiltzen dute.  500 produktutik gora eskeintzen ditu, guztiak ekologikoak, tokikoak, sasoinekoak eta bidezko merkataritzakoak.

 

Produktuak saltzeaz gain, tailerrak, ikastaroak eta irteerak ere antolatzen ditu Bidazik, beti ere filosofia baten barne: bertze gisako produkzioa eta kontsumoa bultzatu nahiean, bizi-kalitate osasuntsu eta jasangarriago bat lortzeko.

Hauek dira orain arte eskeinitakoak: akupuntura, meditazio, bertze gisako oporrak, sukaldaritza,  eta ogi-tailerra. Hurrengo hilabetetarako bertze batzuk eskeintzeko asmoa da, adibidez,  baratzegintza, software librea…

Bertzalde, urteurrena ospatzeko, apirilaren 25ean irteera bat egin zuten. Horretan bi ekoizle ezagutzeko aukera izan zuten: Anizko Jauregia gasnategia, eta Lekarozko Larraldea sagardotegia.

Baina Bidazikoak kanpora atera ez ezik, Bidazi ezagutzera etorritakoak ere badira. Azken asteotan Donostiako Haraino Aisialdi Taldea eta Berako San Jose Zahar-etxekoak joanan dira Bidaziren lan moldea ezagutzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun