Euskarazko udalekuen eskaintza zabala argitalpen batean bildu dute

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 7a, 10:56

Bi esku-orri dira, bat Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendua eta bertzea DBHkoei

Baztango, Malerrekako, Bortzirietako eta Leitza-Goizueta-Areso-Aranoko Euskara Zerbitzuek, Nafarroako bertze hainbat toki entitatetako euskara zerbitzuekin batera, euskarazko udalekuen eskaintza bildu dute.

Bildutako informazioarekin bi esku-orri argitaratu dituzte. Batean, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako euskarazko udalekuen berri ematen dute; guztira hamasei proposamen bildu dira. Bertzean, DBHko ikasleei zuzendutakoen berri eman dute; kasu honetan hamahiru eskaintza dira.

Esku-orrietan udaleku bakoitzaren antolatzailea nor den, zein adinetarako den, datak eta prezioak ematen dira, baita informazio gehiago lortzeko helbideak eta telefonoak ere. Euskara Zerbitzuek eskualdeko Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikastetxe guztietan banatuko dituzte esku-orriak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun