Baztan-Errekako 36. Laxoa txapelketako bigarren jardunaldia jokatu dute Aste Santuan

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 7a, 08:30

Doneztebe The Moment da bi partida jokatu dituztenen artean biak irabazi dituen talde bakarra

Baztan-Errekako Laxoa txapelketaren hogeita hamaseigarren edizioko hainbat partida jokatu dituzte Aste Santuan, gehienak bigarren jardunaldikoak, baina baita lehen jardunalditik gibelera gelditutako bakarren bat. Bi partida jokatu dituzten taldeen artean Doneztebe The Moment taldeak bakarrik irabazi ditu biak.

Baztan-Errekako Laxoa txapelketaren hogeita hamaseigarren edizioko hainbat partida jokatu dituzte Aste Santuan, gehienak bigarren jardunaldikoak, baina baita lehen jardunalditik gibelera gelditutako bakarren bat. Bi partida jokatu dituzten taldeen artean Doneztebe The Moment taldeak bakarrik irabazi ditu biak.

 

Bigarren jardunaldiko emaitzak

1. multzoa

Doneztebe Suma, 9 – Doneztebe Apezteguia, 7

Oiz Kokoetxea, 5– Arraioz C Lur Sagardia, 9

Arraioz A Lur Sagardia, 5 – Doneztebe Avia, 9 (lehen jardunaldikoa)

 

2. multzoa

Irurita Biek, 2 – Doneztebe The Moment, 9

Arraioz B Lur Sagardia, 9 – Doneztebe Avia, 6

Doneztebe Gubaigu, 9 – Arraioz A Lur Sagardia, 4

 

 

Hirugarren jardunaldia asteburuan

1. multzoa

Doneztebe Suma – Oiz Kokoetxea, larunbatean 18:00etan.

Arraioz C Lur Sagardia - Irurita Miguelene, larunbatean 17:00etan.

Atsedena: Doneztebe Apezteguia

2. multzoa

Irurita Biek – Doneztebe Avia, larunbatean 17:00etan.

Arraioz B Lur Sagardia – Doneztebe Gubaigu, igandean 11:30ean.

Doneztebe The Moment – Arraioz A Lur Sagardia, larunbatean 16:00etan.

 

 

 

Bi multzotan banatuta ari dira taldeak. A multzoan bortz talde ari dira: Irurita-Miguelene eraikuntzak (Xabi Barberena, Gorka Urtasun, Jagoba Ramos eta Egoitz Prim), Arraioz C-Lur Sagardia (Xabier Bengoetxea, Daniel Saldias, Miguel Maritorena eta Sergio Navarro), Oiz-Kokoetxea gaztandegia (Andoni Saldias, Lander Mendiola, Ugutz Zelaieta eta Iñaki Mendiola), Doneztebe-Suma (Unai Sapuppo, Josu Juanena, Xabier Ibarrola eta Joseba Grazenea) eta Doneztebe-Apezteguia burdindegia (Ramontxo Etxebeste, Jon Apeztegia, Aritz Baleztena eta Iban Santesteban).

B multzoan, berriz, sei talde ari dira: Irurita-Biek aholkularitza (Joseba Urtasun, Oscar Urrutia, Iñaki Etxandi eta Karlos Goikoetxea), Arraioz B-Lur Sagardia (Mikel Mindegia, Xabier Mihura, Aritz Alunda eta Xabier Maritorena), Arraioz A-Lur Sagardia (Iñaki Mihura, Jon Gamio, Asier Zubigarai eta Jesus Mari Laurnagarai), Doneztebe-Gubaigu (Emilio Zabala, Andoni San Martin, D. Pio Garcia eta Eloy Garcia), Doneztebe-The Moment gaur egungo txapeldunak (Pascual Bertiz, Koldo Legarra, Javier Bertiz eta Jokin Arraztoa) eta Doneztebe-Avia (Asier Mutuberria, Javier Almandoz, Bittor Mendiburu eta Juan Telletxea).

Multzo bakoitzeko lau lehenbizikoek final laurdenak jokatuko dituzte ekainaren 20 eta 27an eta uztailaren 4ean; irabazleek finalaurrekoak joktuko dituzte uztailaren 11, 18 eta 25ean eta finala Iruritako plazan jokatuko da abuztuaren 1ean.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun