Udaberriko besta ospatu dute Berako eta Lesakako jubilotekako erabiltzaileek

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 1a, 10:39
Bera eta Lesakako jubilotekako erabiltzaileak Udaberriko bestan.

Eskulan tailerretan egindako lanak aurkeztu zituzten 

Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen eta Berako eta Lesakako Udalen ekimenez, jubiloteka zerbitzua eskaintzen ari dira Beran eta Lesakan.  Lesakan 13 parte hartzaile dira eta Beran berriz 20 bat. Udaberriko Besta ospatu zuten elkarrekin martxoaren 27an, Berako Lagun Haundiak elkartearen egoitzan eta eskulan tailerrean egindako lanak erakusteko aprobetxatu zuten.

Pertsona hauen elkarbizitza eta garapena lortzeko tresna da jubiloteka. Kultura, aisia eta erlazio sozialez gozatu eta ideiak proiektuak, kezkak, beldurrak eta ilusioak partekatuz, bakardadeko sentimentuak uxatzeko ingurua. Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Jokin Apezetxeak dioenez, «jubiloteka, nagusiak urte askoz, ilusioz eta zoriontasunez bizitzen laguntzeko bitartekoa da. Pertsona hauen bizi kalitatea hobetu eta persona bezala maila guztietan hazten jarraitu dezaten».

Helburu desberdinak ditu jubilotekak. Batetik, galera fisikoa, soziala eta kognitiboa aurrez ikusi eta pertsonaren autonomía sustatzea lortu nahi da. Gainera, elkartzeko lekua ere bada erlazio sozialez, aisiaz eta kulturaz gozatzekoa eta menpekotasuna duten pertsonen senitartekoei atseden bat emateko ere bitarteko egokia da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun