Aste Santurako ekitaldi bereziak prestatu dituzte Zubietako Gaztegunean

Ttipi-Ttapa 2015ko mar. 31a, 07:43
Birziklapen tailerra eginen dute aurten ere Gaztegunean.

Pelikulak, sukaldaritza ikastaroa eta birziklapen tailerra

Zubietako Txitxilo Gaztegunean, Aste Santuko oporraldiaren aitzakian ekitaldi bereziak antolatu dituzte gurasoek.

Zubietako Txitxilo Gaztegunean, Aste Santuko oporraldiaren aitzakian ekitaldi bereziak antolatu dituzte gurasoek.

Apirilaren 5ean, igandearekin, pelikula emanen dute arratsaldeko 5etan ludotekan.

Apirilaren 7an, asteartearekin, sukaldaritza tailerra estalpean 5etan. Erroskillak egiten ikasiko omen dute eta gurasoek txokolatea jarriko dute. Ikastaro honetan parte hartzeko izena eman behar da, jakiteko zenbat material behar den. Elkartekoek doan izanen dute eta kide ez direnek euro bat ordaindu beharko dute.

Apirilaren 9an, ostegunarekin, Birziklapen tailerra eginen dute ludotekan, gurasoen laguntzarekin. Egun horretarako potoak eta birziklatzeko bertze materialak biltzea eskatzen dute.

Apirilaren 3, 4 eta 5ean, 10, 11 eta 12an irekia egonen da ludoteka zaintzailearekin, betiko ordutegian, 17:00etatik 19:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun