Erremonteko Sagardoaren txapelketako finalerdiak erabaki dira

Ttipi-Ttapa 2015ko mar. 30a, 12:35

Lehenbizikoa Ortzegun Santuan jokatuko dute Zeberio II eta Endikak, Uterga eta Olazarren kontra

Erremonteko Sagardoaren Txapelketako finalerdiak erabakiak gelditu dira asteburu honetan. Matxin III eta Barrenetxea IV.ak 36 tantu behar zituzten sartzeko, baina 33an gelditu ziren Etxeberriatarren kontra eta hauel izanen dira Koteto Ezkurra eta Agirrezabalaren kontra ariko direnak. Bertze finalerdian, Zeberio II eta Endika, Xanti Uterga eta Patxi Olazarren kontra ariko dira.

Gogoratu behar da ez dela finalerdi zuzena izanen. Lehen partida hauetako irabazleak elkarren kontra ariko dira eta irabazleak izanen du finalerako txartela. Galtzaileek berriz, elkarren kontra jokatuko dute eta partida honetako irabazleak, bigarren aukera bat izanen du,  irabazleen arteko lehiaren galtzailearen kontra. Partida honetako irabazlea ere sartuko da finalean.

Ortzegun Santuan jokatuko da finalerdietako lehen partida, Zeberio II eta Endika, Uterga eta Olazarren kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun