Malerrekako herri eskolen V. Joko Topaketa Sunbillan eginen da martxoaren 31n

Ttipi-Ttapa 2015ko mar. 30a, 09:00
Aurten ere izanen dute non josta Malerrekako eskola ttikietako ikasleek.

Goizez tailerrak izanen dituzte eta magia arratsaldean

Malerrekako herri eskolek (Legasa, Beintza-Labaien, Ituren, Narbarte, Saldias eta Sunbilla),  V. Joko topaketa eguna antolatu dute martxoaren 31n Sunbillan.

Malerrekako herri eskolek (Legasa, Beintza-Labaien, Ituren, Narbarte, Saldias eta Sunbilla),  V. Joko topMalerrekako herri eskolek (Legasa, Beintza-Labaien, Ituren, Narbarte, Saldias eta Sunbilla),  V. Joko topaketa eguna antolatu dute martxoaren 31n Sunbillan.

Aurten ere goizeko 9etan hasiko da besta,  sei eskoletako ikasle  eta irakasleak frontoian elkartuta. Goizez tailerrak eginen dituzte: Herri kirolak, narrasti eta anfibioen tailerra eta plastika tailerra. Arratsaldez, berriz, magia ikuskizuna izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun