N-121-A errepidean segurtasuna hobetzeko neurrien lehen fase bat proposatu du Nafarroako Gobernuak

Ttipi-Ttapa 2015ko mar. 25a, 08:29
N-121-A errepiderako zenbait neurri proposatu ditu Nafarroako Gobernuak.

2 milioi euroko kostua izanen luke, segurtasuna hobetzeko asmoarekin

Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuak N-121-A errepideko segurtasuna hobetzeko neurri batzuk abian jarriko ditu berehala bi milioi euro inguruko aurrekontuarekin. Neurri horiek eta N-121-A errepideko Funtzionamenduaren Azterketako ondorioen aurrerapenak, iragan irailean esleitutakoa eta maiatzaren amaieran bukatzea aurreikusten dena, Sustapeneko kontseilari Luis Zarraluquik azaldu zituen martxoaren 24an egindako prentsako agerraldian. Jarraian, inguruko alkateak deitu zituen azterketen emaitzen xehetasunak emateko.

Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuak N-121-A errepideko segurtasuna hobetzeko neurri batzuk abian jarriko ditu berehala bi milioi euro inguruko aurrekontuarekin. Neurri horiek eta N-121-A errepideko Funtzionamenduaren Azterketako ondorioen aurrerapenak, iragan irailean esleitutakoa eta maiatzaren amaieran bukatzea aurreikusten dena, Sustapeneko kontseilari Luis Zarraluquik azaldu zituen martxoaren 24an egindako prentsako agerraldian. Jarraian, inguruko alkateak deitu zituen azterketen emaitzen xehetasunak emateko.

Berehala hartuko diren neurriak, alde batetik, kontserbazio-mailako lau dira, 1,7 milioi euroko kostua dutenak, eta 260.000 euroko bide-segurtasuneko beste neurri batzuk. Kontserbazioko neurrietan garestiena, Zozaiako baskularen eta Larrakaitzeko tunelaren arteko zatian zola egokitzea da, 896.306 euroko aurrekontuarekin. Horretaz gain, Etulain inguruan errepidea zabalduko da, Burutainen zoruaren asentua konponduko da, buztin plastikoak inguru hori sarri samar hondoratzea ekartzen baitu eta Lizasoko bidegurutzea hobetzea aztertzen ari dira, platafoma handituz eta erdialdeko errei bat sortuz sartu-irteteko biraketak egiteko. 297.807 euroko kostua izanen du azken lan honek.

 

260.000 euroko hobekuntzak

Kontserbazioko neurri horiez gain, bide-segurtasuneko beste batzuk eginen dira berehala. Haien artean, kamioiak bide geldoetan aurreratzeko duten egungo debekua zati gehiagotara zabaltzea aztertzen ari dira, bai eta aurreratzeko debekua jartzea ere zirkulatzen ari diren noranzkotik hurbil bide geldo bat dagoen zatietan edo neurrizko jaitsiera dagoen tokietan (kamioiek abiadura egokia duten lekuetan).

Bertzalde, sartzeko eta irteteko egiturak galtzadatik hurbil oztopo oso zurrunak bihurtzen diren bederatzi tuneletako 36 ahoak babestea proposatzen da (bakoitzetik 4). Babes horren helburua bidetik ateratzeagatik izan daitezkeen istripuen larritasuna murriztea da, azpiegitura horiei gaur egun dutena baino euste-maila sendoagoa emanez. Gainera, egun dauden euste-sistema horietakoren batean jardungo da, bere garaian diseinatu ziren moduan, arriskutsuak gerta baitaitezke istripua dagoenean ertz zorrotzak dituztela-eta.

Puntu horretan, aipatu behar da azterketak azpimarratzen duen alderdietako bat honako hau dela: bideko zati gehienean gidariek ez dute adierazitako abiadura errespetatzen, horrek istripu-mailan eragin zuzena du, eta hori gidariaren erantzukizuna da.

 

Epe ertain eta luzeko irtenbideak

Prentsaurrekoan epe ertain eta luzera hartu ahal daitezkeen zenbait neurriren berri ere eman zen, errepideak zer funtzionamendu duen aztertu ondoren, funtzionamendu homogeneoagoa eta seguruagoa emateko asmoz. Haien artean, 2+1 errei-sistema bat ezartzeko aukera aipatu behar da, zati batzuetako abiadura mugatzea (90ra pasatuz gaur egun 100an zirkulatzen den lekuetan) edo bidegurutze batzuk hobetzea.

2+1 sistemari dagokionez, Europako zenbait herrialdetan jadanik erabiltzen den aukera, errei gehigarriak dituzten galtzada bakarreko sistema bat da. Gaur egun, N-121-A errepidean, 31,5 kilometroko errei bat dago noranzko bakoitzean, tunelak, hango hurbiltzeko zatiak, Sorauren, Olabeko saihesbideak eta Arraizko Benten 1,2 kilometroak barnean hartuz; hala, 11,6 kilometro geratuko ziren bitan banatzeko,eta ia hiru erreietako bidea geratuko zen.

Bideko beste zati batzuetan proposatutako hobekuntzetan, Ezkaba-Sorauren zatia, Olabeko saihesbidea eta Enderitz, Burutain eta Etulaingo bidegurutzeak aldatzea proposatzen da. Gainera, Lanzko egungorako, T formako bidegurutze bat aurreikusten da (itxaroteko hirugarren erreiak jasoko zituen ezkerralderako biraketak egiteko, eta barnealdeko glorieta txiki bat sortuko zen norabide-aldaketetarako), Arraizko Bentetako saihesbidea hobetzea, zenbait aukera Sunbillako hirigunerako eta udalerri horretako biribilgunean hiru erreitatik bira pasatzea. Gainera, abiatzeko biribilgune bat egitea proposatzen da 53,5 kilometro-puntuan 3 erreitatik 2ra jaitsiz, abiadura jaisteko errei bat Berako hegoaldeko zatian, bai eta hobetzeko zenbait aukera ere udalerri horretako lotuneetan (63,7 eta 63,9 kilometro-puntuetan kokatutakoak), bidegurutzerako aukera ezberdinekin (T forman edo glorietan).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun