Zuhaitzaren Eguna ospatuko dute martxoaren 14an Beran

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 13a, 13:26
Aurten Zumalkun landatuko dituzte zuhaitzak. Artxiboko argazkia

Ehiza eta Arrantza Elkarteak eta Manttalek antolatuta, larunbat goizeko 9etan abiatuko dira Altzateko plazatik Zumalkura

Berako Ehiza eta Arrantzako Berako elkarteak Manttale taldearekin batera, hurrengo martxoaren 14erako Zuhaitzaren eguna antolatu dute. Goizeko 9etan emanen zaio hasiera jarduerari Altzateko plazan eta zuhaitzak landatuko diren Zumalkura joateko bi bide daude, kotxez edo oinez eginen den txangoan. Zuhaitzak landatu eta gero, plazara bueltatuko dira hamaiketako bat egiteko Ehiza eta Arrantza Elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun