Eskubide sozialen karta aurkeztu dute Baztan-Bidasoaldeko zenbait gizarte eragilek

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 11a, 12:49

Martxoaren 14an Iruñean eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere egin dute

Baztan-Bidasoaldeari Euskal Herriko karta sozialaren berri eman diote eskualdeko zenbait gizarte eragilek, martxoaren 10ean Donezteben egindako aurkezpenean. Zehazki, Lesakako Gazte Asanbladak, Berako Gaztetxeak, Elizondoko gaztetxeak, Baztan-Bidasoako Ernaik, Etxalarko Gazte Asanbladak, ELA eta LAB sindikatuek, Anixe elkarteak, Ikasle Abertzaleak, Arantzako Gazte Asanbladak, Arantzako Ekaitza elkarteak, Lesakako Arrano elkarteak, Berako Espidobaita elkarteak, Baztango AEKk eta Jo ala jo kultur taldeak aurkeztu dute idatzia. Eskubide sozialen kartaren dinamikaren parte hartzeko deia egiteaz gain, «lehenengo mugarri bezala», martxoaren 14ean, 17:30ean Iruñeko Antoniutti parketik aterako den manifestazioan parte hartzera deitu dute.

Idatziak dioenez, orain bi urte Euskal Herri osoko hainbertze eragile sozial eta sindikalek, bere estrategia sozio-ekonomikoan pausu bat aintzinera eman behar zela hausnartu zuten, eta «Madrilek nahiz, EAE eta Nafarroako parlamentuak ezartzen zituzten murrizketen aurrean eta horrek sortzen zituen emergentzia egoerak gainditze bidean tresna edo alternatiba bat behar genuela hausnartu genuen eta hori da Euskal Herriko eskubide sozialen karta».

Denbora honetan, Euskal Herriko bertze eskualdetan bezala, Baztan-Bidasoan ere kartaren edukiak eztabaidatzen aritu dira. Eztabaida prozesu guzti honetatik jadanik jaio da Eskubide sozialen karta, «eta orain aintzinetik daukagun lehenengo erronka Eskubide sozialen kartarekiko ahalik eta atxikimendu gehien eta gizarteratze handien lortzea da».

Kartak bere osotasunean «gure eredu sozio-ekonomikoa zein izatea nahi dugun zehazten du; hala nola aurrekontu eta politika fiskal eta sozialetan sakoneko aldaketak, kalitatezko enplegua sortzeko politikak, Jendearen parte hartzea bermatzeko neurriak, bizitzaren jasangarritasuna eta ongizatea bermatzeko neurriak, demokrazia eta eskubide kulturalen defentsa eta horrekiko konpromisoa, emakumearen kontrako bortizkeriaren kontrako neurriak, euskara eta kulturaren normalizazioa eta abar luze bat».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun