Musean aritu dira herriz herri

LEGARRA 2015ko mar. 5a, 16:43

Doneztebeko mus txapelketan hiru lehenbiziko sailka­tuak ageri dira argazkian. utzitako argazkia.

Beran delegatu berriak behar dituzte

Urteari hasiera eman diote Arkupeak elkartean poliki-poliki, baina motorrak berotu eta badatoz ekintzak bat ber­tzearen atzetik. Lehenbiziko jarduera, mus txapelketa, burutu da he­rriz herri, eta bikote hauek sailkatu dira finalerako:
 
Arantza: T. Eguzkiagirre-S. Iparragirre, B. Oskoz-P. Errandonea,  E. Gonzalez-M. Arozena. Baztangoiza: L. Agirre-P. M. Camino, J. A. Ariztia-B. Rekarte, J. Marisco-M. P. Ariztegi. Bera: C. Lizasoain-A. Hernandez, J. Bengoetxea-N. Mitxelena, S. Elosua-F. Pagola. Doneztebe: G. Gamio-P. Andueza, A. Etxeberria-V. Etxebeste, S. Lizasoain-J. Ilarregi. Elizondo: T. Jaurena-J. Larre, J. M. Mugika-J.A. del Moral, J. Obregozo-M. Gamio. Eratsun: M. Elizalde-J. Deskarga, M. Baleztena-J.L. Escudero, P. Beraza-C. Estanca. Etxalar: B. Elizagoien-M. Zelaieta, S. Mitxel­torena-M. Agirre, J. M. Olagarai-S. Olasagasti.  Igantzi: E. Eguzkiagirre-A. Txoperena, G. Sein-J. Telle­txea, R. Retegi-S. Retegi. Leitza: J. Billabona-C. Gaztañaga, J. Matxain-I. Huarte, M. Bildarraz-V. Jauregui. Oronoz: A. M. Gaztelu (Aniz)-P. Mikelarena (Legasa), J. L. Oskoz-F. Irurueta (Almandoz), A. Sa­rratea- L. M. Elizainzin (Oronoz). Sunbilla: F. Erran­doenea-L. A. Manterota, M. Anzizar- J. A. Apeztegia, J. P. Bertiz-J. M. Zelaieta.
 
Finala Hondarribian jokatuko da apirilaren 26an. Egun hau bazkide guztientzat irekita dago, eta ez bakarrik musean ari behar dutenen­tzat. Izena emateko egunak martxoaren 2, 3 eta 4a dira. Prezioa: 30 euro txapelketa jokatu behar dutenentzat eta 40 euro gainerakoentzat.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun