Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2015

Julio Soto eta Xabier Terreros finalerako lehen sailkatuak, Berriozar eta Lesakako saioak irabazita

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 9a, 12:29
Xabier Terreros nagusitu zen Lesakako finalaurrekoan. Nafarroako Bertsozale Elkartea

Heldu den igandean Burlatan eginen den hirugarren finalaurrekoaren ondotik jakinen da zortzi finalistak zein diren

Nafarroako Bertsolari txapelketaren lehen finalaurrekoan Julio Sotok eskuratu zituen puntu gehien larunbatean Berriozarren eta igandean Lesakako finalaurrekoan berriz ikusi bideoa, Xabier Terreros gailendu zen. Ikusi argazkiak Martxoaren 28an Elizondon jokatuko den finaleko lehen bi finalisten izenak erabaki dira honela.

Nafarroako Bertsolari txapelketaren lehen finalaurrekoan Julio Sotok eskuratu zituen puntu gehien larunbatean Berriozarren eta igandean Lesakako finalaurrekoan berriz ikusi bideoa, Xabier Terreros gailendu zen. Ikusi argazkiak Martxoaren 28an Elizondon jokatuko den finaleko lehen bi finalisten izenak erabaki dira honela.

Martxoaren 7an larunbatarekin ekin zitzaion Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoari, Berriozarko Entzunaretoan. 285 bertsozaleren aurrean, Jon Barberena, Julio Soto, Alazne Untxalo, Iñigo Olaetxea, Sarai Robles eta Eneko Fernandez aritu ziren kantuan eta sei bertsolariek ere bikain erantzun zioten saio puntuagarrien tarteari. Gorabeherak gorabehera, Fernando Anbustegiren gidaritzapean guztiek utzi zituzten ale politak eta azkenean puntu gehien batuta, Julio Soto izan zen saioko irabazlea. Gainontzekoek puntuazio orokorren zain gelditu beharko dute finalera sailkatzen diren jakiteko.

Hona hemen saioko puntuazioak:

Puntuazioa

Julio Soto 347,5 puntu

Eneko Fernandez 324 puntu

Jon Barberena 310 puntu

Iñigo Olaetxea 299,5 puntu

Alazne Untxalo 299 puntu

Sarai Robles 280,5 puntu

 

Igandean, Lesakan

Martxoaren 8an Lesakako Harriondoa Kultur Etxean jokatutako bigarren finalaurrekoan beste sei bertsolari izan ziren lehian: Julen Zelaieta, Aimar Karrika, Kotte Plaza, Xabier Terreros, Amaia Elizagoien eta Ander Fuentes “Itturri”. 270 bertsozalek aretoa beteta, Bortzirietako Bertso Eskolako gaztetxoen agurrarekin ekin zitzaion saioari. Tarte puntuagarriari ekinda, sei bertsolariek bertsozaleek gogotik txalotutako bertsoaldi ederrak utzi zituzten eta azkenean Xabier Terreros lesakarrak eskuratu zituen puntu gehien, finalerako txartel zuzena bereganatuz. Karrikak, Zelaietak, Itturrik, Plazak eta Elizagoienek puntuazio orokorrekin batera jakinen dute finalerako sailkapena.

Hauek dira Lesakako puntuazioak:

Puntuazioa

Xabier Terreros 344 puntu

Aimar Karrika 336 puntu

Ander Fuentes “Itturri” 327 puntu

Julen Zelaieta 319,5 puntu

Kotte Plaza 315 puntu

Amaia Elizagoien 286 puntu

Nafarroako Bertsolari Txapelketak hurrengo asteburuan izango du segida, Burlatan egingo den hirugarren eta azken finalaurrekoarekin. Bertan erabakita geratuko dira zortzi finalisten izenak.

Txapelketaren gaineko informazio guztia eta eguneratua www.bertsozale.eus atarian aurkituko duzue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun