Otaegik eta Aritz Zubiri goizuetarrak irabazi dute erremonteko Promozio txapelketa

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 9a, 10:42

Otaegi eta Zubiri txapeldunak eta Ezkurra II eta Labaka azpitxapeldunak, sari banaketaren ondotik. Maialen Andres

Martxoaren 6ko finalean 26-35 irabazi zieten Ezkurra II eta Labakari

Erremonteko Promozio txapelketaren finala jokatu zen martxoaren 6an Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan. Bi bikotetan bazen eskualdeko ordezkaririk, baina azkenean, Otaegik eta Aritz Zubiri goizuetarrak 35-26 irabazi zieten Josetxo Ezkurra II doneztebarrari eta Labakari.

Otaegi eta Zubiri ez ziren faborito, baina ongi sartu ziren partidan eta gerora erabakigarria izanen zen aldea hartu zuten (13-25). Urdinek gauzak garbi zituzten eta ahal zenean gibeleko koadroetara bidaltzen zuten pilota, Ezkurra II jokoan sartzea saihestuz. Lan horretan bikain ibili zen Aritz Zubiri. Partidaren bigarren zatian gorriak gehiago sartu ziren jokuan eta sei tantura ere hurbildu ziren, baina zuloa handiegia zen ordurako. Azkenean, Otaegik eta Zubirik, 26-35.

Finaleko onena Aritz Zubiri izan zen, gorriek aldea murriztu zutenean ere ongi eutsi baitzion bikoteari. 2009ko abenduan debutatu zuenetik, goizuetarraren lehen txapel ofiziala da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun