Bera-Goizueta mendi ibilaldia antolatu du Agerra mendi taldeak martxoaren 15erako

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 6a, 08:40
Eguraldiak laguntzen badu, inguru ikusgarrietaz gozatzeko aukera izanen dute mendizaleek. Artxiboko argazkia

Izen ematea martxoaren 11 baino lehen egin behar da

Berako Agerra mendi taldeak urtero antolatzen duen Bera-Goizueta mendi ibilaldia otsailaren egitekoa zen, baina eguraldiarengatik bertan behera utzi behar izan zuten. Oraingoan martxoaren 15erako jarri dute hitzordua. Martxoaren 11 baino lehen eman behar da izena elkartean edo 948 630362 telefonora deituz (gauez).

Berako Agerra mendi taldeak urtero antolatzen duen Bera-Goizueta mendi ibilaldia otsailaren 1ean egitekoa zen, baina eguraldiarengatik bertan behera utzi behar izan zuten. Oraingoan martxoaren 15erako jarri dute hitzordua. Martxoaren 11 baino lehen eman behar da izena elkartean edo 948 630362 telefonora deituz (gauez).

Agerratik (07:00etan abiatuko dira mendizaleak) eta Aginatik oinez (08:15ean autobusa hartu Agerran eta Agiñaraino hurbilduko ditu mendizaleak) edo Goizuetara autobusez (11:00etan abiatuta elkartetik) egin daiteke bidea eta Umore Ona elkartean bazkalduko dute denek. Bertan ordainduko da bai bazkaria, baita autobusa ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun