Urek gainezka egin dute bi aldiz ekain hasieran

Maider PETRIRENA 2013ko eka. 27a, 16:51
Ekainaren 6an, ura sartu zen farmaziako etxean. Nieves BIURRARENA

Farmazian ura sartu zen ekainaren 6an

Ekainaren 6an ordu laurden batez bota zuen euri erauntsiaren ondorioz Farmazia dagoen etxean eta farmazian ura ausarki sartu zen. Goiko argazkian, Kale Nagusiak zer itxura hartu zuen ikus daiteke.
 
Ur kontuekin segituz, asteburu guztia euria gelditu gabe bota ondoren, ekainaren 9an, Bidasoa errekako urak ia ia bere bidetik atera ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun