Bizkortasun sozioekonomiko altuko herrien artean sartu du Gaindegiak Senpere

Ttipi-Ttapa 2013ko eka. 4a, 12:31

Demografia oreka, bizi baldintzak, lana eta jarduera ekonomikoa eta zerbitzuetara dauden aukerak hartuz ikerketa egin du Gaindegiak

Euskal Herrian dauden 685 udalerriei erreparatuz, horietako hogeik bizkortasun sozioekonomiko altua dutela ondorioztatu du Gaindegiak, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak. Demografia oreka, bizi baldintzak, lana eta jarduera ekonomikoa eta zerbitzuetara dauden aukerak hartuz egin du ikerketa.

Euskal Herrian dauden 685 udalerriei erreparatuz, horietako hogeik bizkortasun sozioekonomiko altua dutela ondorioztatu du Gaindegiak, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak. Tartean dago Senpere.

Demografia oreka, bizi baldintzak, lana eta jarduera ekonomikoa eta zerbitzuetara dauden aukerak. Lau puntu horiek hartu ditu aintzat Gaindegiak berriki egin duen ikerketan eta Senpereko datuak baikor egotekoak dira. Demografia oreka kontuan hartzeko populazioaren igoera, zahartze eta jaiotze tasak eta gazte eta emakumezkoen iraukortasun tasa hartu dira kontuan. Bizi baldintzen nondik norakoak ikusteko jarduera maila, langabezia, arrisku ekonomikoa, populazioaren formazio maila, generoen arteko desberdintasunak, eta etxebizitza parkearen egokitzapenean oinarritu dira. Lana eta jarduera ekonomikoa nolakoa den ikusteko, aktiboen egitura, Gizarte Segurantzara afiliatutakoak, industriaren maila teknologikoa eta tokiko iniziatibaren proportzioa hartu dira kontuan. Zerbitzuetara dauden aukeren kasuan, horietara zenbateko distantzia den ikusi dute ikerketan.

Senpereren kasuan, 5.550 biztanlerekin, demografia oreka, bizi baldintzak eta lana eta jarduera ekonomikoetan 20 udalerrien bataz-bertzekotik hurbil dauden balioak ditu. Zerbitzuetarako dituen aukerak, aldiz, onak dira, bataz-bertzekoaren gainetik dauden balioak baititu Senperek.

Ikerketaren inguruko xehetasun gehiago: www.basqueinfo.net.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun