Tokiko erakundeek egindako zenbait obra finantzatzeko dirulaguntza emanen die Nafarroako Gobernuak eskualdeko zenbait udal eta kontzejuri. Nafarroan guztira 4,2 milioi euroko dirulaguntza onartu du eta zati bat Zugarramurdi, Elgorriaga, Saldias eta Sunbillako udalek eta Legasako kontzejuak hartuko dute.
Zugarramurdiko Azketa, Azketaberri eta Bexkor karriketako zolaketak lanak direla eta Udalak 57.473 euro hartuko ditu. Eta horrekin batera, Lukuberikoborda egokitu eta hobetzeagatik bertze 19.850 euro ematea ere erabaki du Gobernuak. Hilerrian konponketa lanak egiteko ere dirulaguntza hartuko da Herriko Etxean.
Sunbillako Udalak ere hartuko du dirulaguntza, 45.572 euro, hain zuzen. Elgorriagako Udalak 11.457 euro jasoko ditu eta Saldiaskoak 5.660 euro. Legasako Kontzejuarentzat, azkenik, 14.518 euro bideratuko dira.