Abiadura murrizteko 35 zulo egin dituzte Zozaiatik Mugaireraino

ttipi-ttapa 2006ko aza. 2a, 13:56
ttipi-ttapa

Egun hauetan Belatetik beiti abiadura handian jaitsi direnak, susto galantak hartu dituzte abiadura murrizteko, Zozaiako bidegurutzetik hurbil jarri dituzten 35 zuloekin. Toki horretan berriki Oronozko saihesbideko lanak hasi ziren eta horregatik istripurik ez gertatzeko zuloak egiteko baimena eskatu zen. Hasieran konkorrak ere jarri zituzten, baina segidoan kendu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun