Herri Krosa ekainaren 25ean eginen da

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 18a, 14:26

Erreka Kirol Elkarteak Herri Krosaren 27. edizioa antolatu du. Ekainaren 25ean, igandean, burutuko da laisterketa hau. Inskripzioak egun horretan bertan eginen dira irteera puntuan edo www.herrikrossa.com web orriaren bidez. Jubenilek eta hortik goitirako kategorietako partaideek 3 euro ordaindu beharko dute eta gaztetxoentzat doan izanen da. Prebenjaminak, benjaminak, alebinak eta infantilak 10:30etan aterako dira. Jubenilak, seniorrak eta beteranoak, berriz, 11:30etan. Prebenjamin eta benjaminek 200 metro egin beharko dituzte; alebinek 500; infantilek kilometro 1, jubenilek eta senior neskek 4 kilometro eta senior mailako gizonek eta beteranoek 8 km. Gizonezkoen artean irabazleak 120 euro eskuratuko ditu, bigarrenak 90, hirugarrenak 60, laugarrenak 45 eta bosgarrenak 30. Emakumeei dagokienez, lehenbizikoak 60 euro lortuko ditu, bigarrenak 45 eta hirugarrenak 30. Bertzelako sariak ere izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun