Apirilaren 3an ospatu zen “Atxuri-kaxkoko gosaria”ren bigarren edizioa. Aldi huntan 24 lagun elkartu ziren Atxuriako kaxkoan, batzuk Ibaineta aldetik ganak, bertze batzuk Urbiatik, eta haurrak bide erditik (Goitiko bordatik). Adin guztietakoak animatu ziren: gazteena 2 urte dituen Unai ginuen eta zaharrena berriz, Joxe 67 urterekin. Guztiek gosari goxo-goxo bat atxeman zuten Atxuriako kaxkoan.