Datozen egunetan irekiko da Usoa Nekazari Kooperatibako hornidura-unitatea

Joseba eta Nerea 2006ko api. 25a, 16:16

Bi gasolio mota erosten ahalko dituzte bai Usoako bazkideek, bai bazkide ez direnek

Bertze makurrik ez bada, heldu den astean paratuko dute martxan Usoa kooperatibako hornidura-unitatea. Aitzineko Ttipi-Ttapan aipatu genuen bezala, bi gasolio mota salduko dituzte. A gasoila (kotxeentzako) eta B (kalefakziorako eta traktoreentzako). Gasoila erosteko aukera denek izanen dute, kooperatibako bazkide direnek eta ez direnek. Erosketa egiteko berriz, txartel batzuk behar dira. Txartel horiek egiteko eskaera orria kooperatiban bertan dago eta bazkideek zein bazkide ez direnek egiten ahal dute. Azken hauek 10 euro ordaindu beharko dituzte txartela eskuratu ahal izateko.

Bertze gasolindegiak baino merkeagoa

Gasoila eguneko 24 orduetan hartzen ahalko dute txartela dutenek hornidura-unitate honetan. Txartelik ez dutenek ere, gasoila erosteko aukera izanen dute baina kooperatiba irekia dagoen orduetan bakarrik. Gasoilaren prezioari dagokionez, bertze gasolindegietan baino merkeago saldu nahi dute. Abantaila hori izanen da eta probetxatu!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun