Beintza-Labaiengo Itur-ondo elkartearen 25 urteak ospatu zituzten larunbatean

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 22a, 20:00
Aizkoran Dolareko Jesus eta Otxoneko Jacinto, eta KaƱamares aita semeak.

Urtero-urtero bazkide eguna ospatzen dute Beintza-Labaiengo Itur-ondo elkarteko bazkideak baina, aurtengoan, ospakizun berezia izan dute. Joan den larunbatean, apirilaren 20an, elkartearen 25. urteurrena ospatu zuten bazkideak. 1999an eraikia izan zen ilusio handiz hainbat herritar artean. Testua eta argazkiak: Arantxa Iturralde.

Larunbatekoa egun borobila izan zen
Goizetik aizkora erakustaldia izan zen Labaiengo plazan: alde batetik bi herritar, Dolareko Jesus eta Otxoneko Jacinto, eta bestetik Kañamares aita semeak.
 
Bazkaria Aitor Mendiluze eta Joanes Illarregi bertsolariek girotu zuten eta, gero, mus txapelketarekin eman zioten bukaera egunari. Txapeldunak Sonia Elizondo eta Joana Estanga izan ziren. Hauek izanen dira herriko ordezkariak Saldiasen, Malerrekako egunean, ospatuko den finalerako. Azpitxapeldunak Ainhoa Andueza eta María Legazkue suertatu ziren.
 

Mus Txapeldunak: Sonia Elizondo eta Joana Estanga.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun