Sukaldaritza tailerra, mahai jokoak eta zinema izan dute Zubietako haurrek oporretan

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 9a, 20:00
Zubietako neska-mutikoak mahai jokoetan, joan den ostiralean.

Zubietako haurren eskolako Aste Santuko oporrak probestuz, apirilaren 4an sukaldaritza tailerra estalpean (pizza egiten eta jaten ageri dira neska-mutikoak), hilaren 5ean mahai jokoak eskola zaharrean (partxisean eta kartetan jostetan) eta 6an haurrendako zinema izan zuten, aspertzeko astirik gabe.

Zubietako haurrak osteguneko sukaldaritza tailerrean egindako pizzak jaten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun