Kuadrilla ederra bildu da Donamariako Mendi Itzulian

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 8a, 20:00
Mendi itzulian parte hartu zuten gazteak eta helduak.

Donamariako Ibargoiara Mendi Taldearen deiari erantzunez, herritar saila bildu ziren joan den larunbatean Donamariako Mendi Itzulian. Eguraldi ederrarekin, herria mugaz muga zeharkatu zuen 25 bat kilometroko bueltan, 50 bat lagunek parte hartu zuten. Guraso batzuek eta haurrek, berriz, buelta ttikiagoa osatu zuten, eta horien artean 30 bat lagun bildu ziren.

Haurrak eta gaztetxoak ere animatu ziren, eta beraien arrimuan gurasoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun