Haurrendako jokoak, tailerra eta zinema antolatu dituzte aste honetan Zubietan

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 3a, 10:00
Zubietako haurrak joan den urteko Euskararen Egunean.

Haurren eskolako oporrak probestuz, aisialdirako aukera ederra prestatu diete Zubietan aste honetan. Bihar, etzi eta etzidamu, apirilaren 4an, 5ean eta 6an tailerra, mahai jokoak eta zinema izanen dituzte.

Bihar, apirilaren 4an, haurrendako sukaldaritza tailerra eginen dute estalpean, 17:30ean.

Ortziralean, apirilaren 5ean, mahai jolasen tailerra eginen dute eskolan, eta haurrei beraien jokoak eramateko deia egin diete. 17:30ean egin dute hitzordua.

Larunbatean, apirilaren 6an, 17:30ean, haurrendako zinema antolatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun