Euste Zakurraren Eguna ospatuko dute igandean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 28a, 11:00

Nafarroako Basati Alaunt euste zakurraren egunaren hogeita hamabigarren edizioa eginen dute igandean, martxoaren 31n, Donezteben. Antolatzaileek egun osorako egitaraua antolatu dute.

10etan hasita, txakurren eta jabeen photocalla izanen da, txakurren neurketa morfologikoa, lan probetako tituluen banaketa, gomendatutako ugaltzaileen titulu banaketa eta Basati Alaunt elkartearen postua.

Basati Alaunt arrazaren aurkezpena ere eginen dute, eta herri kirolen erakustaldia eta motozerra erakusktaldia ere eginen dituzte. Goizeko ekitaldi guztiak Bordatxoko aparkalekuan izanen dira.

Ondotik, eguna borobiltzeko bazkaria izanen dute Santamarian, eta bazkalondoan dantzaldia izanen dute Pantxo Balbuena mexikarrarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun