Otxandorenak eta Saldiasek jokatuko dute Iruñeko alde zaharreko erremonte txapelketako finalerdia

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 25a, 13:00
Eloy Otxandorena eta Aimar Saldias kontent ortziralean Labriten, finalerdietarako txartela lortu ondotik.

Ortziralean Labriten jokatutako partida erabakigarrian 27-35 irabazi zieten Utergari eta Agirrezabalari

Iruñeko alde zaharreko hamargarren erremonte txapelketako seigarren jardunaldia jokatu zuten martxoaren 22an, ortziralean Labrit pilotalekuan. Hil ala biziko partida zen eta Eloy Otxandorena doneztebarrak eta Aimar Saldias oiztarrak 27-35 irabazi zieten Xanti Uterga doneztebarrari eta Barricarti. Honela, apirilaren 5ean Matxin III.aren eta Otanoren kontrako finalerdia jokatzeko txartela eskuratu zuten. Finalean zain daude Zeberio II.a eta Ion.

Ortziraleko jaialdiko lehen partidan, Jon Sagaseta iruritarrak eta Markel Leatxe donamariarra 30-16 irabazi zieten Xuban Iturregi iruritarrari eta Baztani.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun